Pantalla handiagotzea | cas | fra | eus

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player


facebooktwitterrss
Loiola Vision, 1997an Manuel Salaberria doktorearen eskutik, LOIOLA-AZPEITIAn (Loiolako Santutegiaren aurrean) sortu zen Begiko Mikro-kirurgiako zentro oftalmologikoa da

Begiaren alorrean zerbitzurik aurreratuena eta osatuena eskaintzeko helburuz sortu gara, kontsultei zein kirurgiari dagokienez, eta horretarako teknika aurreratuenak eta tratu pertsonalizatua eta zuzena eskaintzen dugu.

Begietako kirurgia era integralean ulertzen dugu. Mikro-kirurgiako tratamendu konplexuenetatik, teknika errefraktibo berritzaileenetaraino. Horretarako, punta-puntako prozedurak erabiltzen ditugu, oso zehaztasun handiko Excimer Laser teknologia, besteak beste. Puntako teknologia horiek, emaitza onak %100ean bermatzeaz gain, zure ikusmen arazoak zuzenduko dituzte, minutu gutxi batzuk baino irauten ez duten ebakuntzen bitartez. Horrela, pazientea bere etxera joan daiteke, ebakuntza gelatik irten eta berehala.

Loiolan dugun klinikari beste bi kontsulta gehitu behar dizkiogu, Donostian eta Irunen, Gipuzkoako gune horietako gero eta paziente gehiagori arreta eskaini ahal izateko. Horrekin gure arreta hurbildu nahi dugu eta beraiekin dugun konpromiso sendoa erakutsi nahi diegu. Azpeitiarekin etengabeko koordinazioa izanik, zentro horiek aukera ematen dute, besteak beste, Azpeitian ebakuntza jaso duten paziente guztiei ebakuntza ondorengo jarraipena egiteko.

Nor gara?
irakurri +
Talde lanean eta profesional hoberenekin lan egitea ….
Irakurri gehiago
irakurri +
Gure emaitzek erreferentzia bilakatzen gaituzte….
Irakurri gehiago
© loiola vision 2010