Pantalla handiagotzea | cas | fra | eus

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player


facebooktwitterrss

Loiola Visionn, zaila erraz bilakatzeko ari gara lanean.

Eta zuk ere horrela sentitzea nahi dugu. Horregatik, punta-puntako teknikak eta tresnak erabiltzen ditugu, kirurgia konbentzionalean zein laserrez eginikoan, zure begietako arazoak azkar eta eraginkortasunez konpondu ahal izateko

Horren adibide da Excimer laserraren teknika. Teknika horren erabateko zehaztasunari esker, ebakuntzen erabateko arrakasta bermaturik dago eta, horrez gain, oso minutu gutxitan egiten da. Horrela, denbora gutxira zure etxera joan zaitezke, ikusmena erabat sendaturik izanik.

Horrez gain zure etxean bezala sentitzea nahi dugu. Hori dela eta, gure ebakuntza gelak zuri eta ebakuntzan zurekin daudenei egokiturik daude. Izan ere, kristalezko horma baten bitartez, etengabe ikusi ahal izango dituzu zure laguntzaileak, eta gertutasun horrek lasaitasuna emango dizu. Horrela, ebakuntza are eta erosoagoa egingo zaizu.

Loiola-Azpeitian dugun zentroak bi ebakuntza gela ditu:

1. Aurrealdeko eta atzealdeko segmenturako ebakuntza gela.
Katarata, kristalino, glaukoma eta erretina-bitreo-makula tratamenduetarako.

2. Excimer Laser ebakuntza gela.

Bi ebakuntza gelek zehatz-mehatz betetzen dute ebakuntza gelek bete beharreko araudia, materialei eta akaberei dagokienez zein ekipamenduei, sareei eta hornidura elektrikoari, gasei, babesei, etab. dagokienez. Horrez gain, beraien klimatizazio sistema asepsia maila altua eskaintzeko egokiena da.

Kirurgia gelak, Loiola Visionk pazientearentzat espazio atseginak eratzeko egin duen esfortzuaren adibide argia dira, izan ere, alboko gelarekin komunikatzen duen kristalezko panel handia baitute, pazientearen laguntzaileek ebakuntza ikusi eta pazientea une oro begi bistan izan dezaten. Gela horietan dauden pantailei esker, beste sendagile batzuek ere zehaztasun osoz jarraitu ahal izango dituzte ebakuntzak.s.

Senideekiko izan beharreko hurbiltasun hori Loiola Visionk “ateak zabalik” egiten duen lanean eta pazientearengan eta bere laguntzaileengan segurtasuna eta konfiantza sortzeko egiten dugun esfortzuan islatzen da.

Bi ebakuntza gelatan honako gune hauek ere badaude:

Azken gela horretan pazienteak arreta jasotzen du ebakuntzaren ondoren eta, hala nahi badu, bere laguntzaileak berarekin egon daitezke, bizkortzeko behar duen denbora laburrean.

Une oro toki erosoa eskaintzea bilatzen dugu, pazientea sendagileek kontrolaturik eta, aldi berean, bere etxean egongo balitz bezala senti dadin, edari bero bat edo freskagarri bat hartzeko aukerarekin.

Kirurgia
© loiola vision 2010