Pantalla handiagotzea | cas | fra | eus

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player


facebooktwitterrss
Loiola Visionn, medikuntza tratamenduetatik eta ebakuntzetatik haratago doala uste dugu.

Gure pazienteak zaintzea atsegin dugu. Eroso egotea guregana datozenean. Beraien ezinegonak eta zalantzak ahaztea. Azalpen argiak jasotzea. Sendagileekin eta gure langile guztiekin duten tratuan konfiantza eta hurbiltasuna nabaritzea. Zure gogobetetasunerako eta segurtasunerako inbertitzen dugu.

Horregatik, lanean ari gara zuk arretarik hoberena jaso dezazun, pertsona gisa eta alde profesionaletik. Eta, Loiola Visionn sartzen zarenean, inguru abegikorra eta atsegina aurki dezazun.

Beti lagundurik.

Izan ere, gure ebakuntza guztiak egiteko behar diren minutu gutxietan, zure laguntzaileengandik oso gertu senti zaitezen, haiek ebakuntza gela ondoko tokian egongo dira, erosotasun osoz. Zuen artean kristalezko panel bat baino ez da egongo, eta une oro ikusi ahal izango dituzu, eta beraiek zu ere bai.

Eta amaierara arte arreta jasoz.

Ebakuntza amaitzean, eta anestesiaren ondorioak desagertzen diren bitartean, gure office–an kafe bat aterako dizuegu zuri eta zure laguntzaileei, horretarako egokituriko beste gela batean. Bertatik, Loiola Visionren inguru naturalak eskaintzen dituen ikuspegi bikainez gozatu ahal izango duzue.
Pazientea da garrantzitsuena
© loiola vision 2010