Pantalla handiagotzea | cas | fra | eus

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player


facebooktwitterrss
Begietako kirurgian, laser bidezko tratamendua urteetan aplikatu izan da, arrakasta handiz.

Laserra gero eta zehatzagoa da, emaitza bikainak ematen ditu begietako patologien sendaketan. Horren adibide da Excimer laserraren teknika. Teknika horren zehaztasun bikainak erabateko arrakasta bermatzen du ebakuntzetan, eta, horrez gain, oso minutu gutxitan egiten da. Horrela, denbora gutxira zure etxera joan zaitezke, ikusmena erabat sendatu ondoren.

Izan ere, Loiola Visionn beti goaz aurretik. Hori dela eta, gure teknologian Schwind Amaris sistema sartu dugu. Laser hori da laser teknologia modernoaren prestazio eta abantaila guztiak biltzen dituen laser bakarra.

Schwind Amaris edozein akats errefraktibo (betaurrekoak) edo ikusmen arazo (miopia, hipermetropia, astigmatismoa eta presbizia) konpontzeko tresna hoberena da. Beste edozein laser baino 3 aldiz azkarragoa izan daiteke. Bere argi izpia askoz ere meheagoa eta zehatzagoa da, eta une oro tenperatura berbera du. Horrez gain, kirurgilariak denbora errealean kontrola ditzake begiaren mugimenduak eta kornearen sendoera, eta horrek emaitza hoberenak bermatzen ditu.

Hain zehatza denez, tratamendu hori jasotzen duten begien %98ak, edo gehiagok, ikusmenaren %100 lortzen du.

Loiola Visionn Schwind Amaris-en aldeko apustua egiten dugu. Azkarra, segurua eta zehatza delako. Eta zure ardurak ahaztea eta zure ikusmena ahalik eta gehien berreskuratzea nahi dugulako, erraztasun eta erosotasun osoz.
Laser teknologia
© loiola vision 2010